Klikak gustatzen bazaizkizu, edota dioramak montatzea edo haien sorkuntzan laguntzea, taldekako erosketak egitea edo, besterik gabe, iritziak edota ideiak partekatzeko zure
zaletasun bera duten pertsonak ezagutzea gustuko baduzu, Euskoplay-k horretarako guztirako aukera eskaintzen dizu.
Euskoplay-ko bazkide egiteko, beherago dagoen fitxa jaitsi eta bete beharko duzu, eta NAN-ren bi aldeen fotokopia eta banku-sarreraren ziurtagiria erantsi.
Bazkideen urteko kuota 12 eurokoa da, eta urtarrilero berritzen da (irailaren 1etik abenduaren 31ra 6 eurokoa da).
14 eta 17 urte bitartean badituzu, gutxienez zure gurasoetako baten edo tutorearen baimena beharko duzu.
14 urtetik beherakoak «txiki-bazkideak» kategorian sartuko dira zuzenean haren gurasoetako bat bazkide bada. Horretarako, haren izen-abizenak eta jaiotze-data jakinarazi besterik ez duzu egin beharko.
Jarraian jaitsi dezakezun orrian dituzu xehetasun guztiak; helbide elektroniko bidez edo posta arruntaz bidali beharko duzu.
Hoja de alta de nuevos/as socios/as