Gure buruaz

Euskoplay Euskal Herrian kokatuta dagoen irabazi asmorik gabeko elkartea da, Playmobil® bildumagileek eta zaletuek osatzen dutena. Kliken maitaleak elkartzeko eta elkarrekin
ekintzak egiteko asmoz sortutakoa da, besteak beste: erakusketak, tailerrak, elkartasun ekintzak, elkartrukerako jardunaldiak, etab. Azken finean, zaleentzako topagune bat
izan nahi du, baita publiko orokorrari unibertso hau erakutsi eta zabaltzeko modu bat ere. Euskoplay-ko kide izan zaitezen animatu nahi zaitugu, esperientziak partekatzeko eta beste
zaletu asko ezagutzeko.


Pin It on Pinterest